jueves, 4 de junio de 2009

martes, 14 de abril de 2009

REMOVE bideoa

Bideoan esaten den moduan egia da bizi garen mende honetan arraroa dela norbait mugikor bat, portatil bat, gps bat, etb ez erabiltzea. Nire ustez teknologi berrien ondorioz gure datuak oso erraz eskuratu ahal dituzte eta nahiko kontrolatutak bizi gara. Hau da, zer erosi dugun, nora bidaiatu dugun,...jakin ahal dute gure baimena izan gabe. Egoera honi buruz pentsatzen baduzu nahiko urdurik jarri ahal zara, zeren eta ez dakigu edo ezin dugu jakin ze punturaino kontrolatzen gaituzten. Eta hori beldurra ematen du.

lunes, 23 de marzo de 2009

Ipuinak ordenagailuan!



Eskoletan gero eta gehiago erabiltzen diren baliabidea dira ipuin multimediak. Haurrengan sortzen duen interesaz gainera, aukera zabala ematen dute: badira narratzailearen ahotsa besterik ez dutenak, ahotsa eta testu idatzia uztartzen dutenak, testu idatzia narratzailearen ahorakein batera kolorez markatzen dutenak...eta ordenagailuan bertan, jolasarekin jarraituz, ipuinari buruzko ariketak egiteko aukera ere badago (hizkuntza lantzeko, matematikak...).

Beste arloetako irakaskuntza bitartekari izateaz gainera, teknologia berrietan trebatzeko aukera ematen dute.






Markesina

gaurko aproba mugikorra

Idazten dugu beste testu bat, normala eta eduki gehiagorekin, eta horrela jarraitzen dugu etb

miércoles, 11 de marzo de 2009

Teknologia berriak haur hezkuntzan



Gaur egun hezkuntza arloan zaila da teknologia berriekin topo ez egitea. Errealitate hau, egia da baita haur hezkuntzan ere.

Egia esan, teknologia berriak eta ordenagailuak erabiltzea ez da moda kontua edo bihar desagertuko den jarduera. Irakas-praktikak erakutsi du teknologia berriak, bitarteko erabilgarriak direla zenbait unetan eta zenbait helburutarako. Adibidez nik praktikak hiru urteko gela batean burutu ditut eta esan dezaket haurrek txikitatik teknologia berriekin harreman zuzena daukatela, bideora joaten dira, kazeta eta cd-ak erabiltzen dituzte musika entzuteko, ordenagailuan jolasak egiten dituzte,... Hau da, nire ustez teknologi berriak gero eta gehiago erabiltzen dira haur hezkuntzan eta ez dut pentsatzen hori atzera egingo duenik. Nire ikuspuntutik ze o zer esateagatik: kasetarekin hasi ginen, bideoarekin jarraitu genuen,etb eta gaur egun ordenagailua ematen dizkigun posibilitatetik baliatzen ari gara. Esan nahi dudana gizartea teknologi berrien munduan aurrera doala bertan murgilduta dagoelako eta hezkuntza parean joan behar duela da. Modu honetan irakaskuntza esanguratsuagoa izango delako.

Gakoa teknika didaktiko berri hauek noiz eta nola erabilgarriak eta egokiak suertatzen diren jakitea da. Helburu honetarako hoberena esperientzietan oinarritzea eta hainbat liburuen bidez dokumentatzea da. Adibidez "Nuevas teknologias en educación infantil" liburuan informazio ugari eskuratu ahal dugu gai honi buruz.

Bukatzeko, ildo beretik jarraituz teknologi berriekin lotuta dagoen bideo bat aurkeztu nahi dizuet. Bideoaren izenburua "la tecnologia al servicio de la educación"da eta bertan teknologia berriak bai heziketa premia bereziak dituzten haurrak bai haur arruntak hezitzeko baliogarriak direla ikus dezakegu.



http://www.youtube.com/watch?v=Cr7xp1MUxu8

lunes, 9 de marzo de 2009

AprobaK



Hau proba bat da bideo eta irudia sartzeko:

1. Irudi bat.
2. Esteka bat.
3. Bideo bat.


2. Esteka:

youtube

3. Hau bideo bat ikusteko



http://www.youtube.com/watch?v=7JG7Hvc_i18

lunes, 2 de marzo de 2009

Tim O´Really

Tim O'Really Irlandan jaio zen 1954an. Pertsona hau O´Really Mediaren (argitaletxearen) sortzailea eta presidentea da. Bera software askearen bultzatzaile nagusietariko bat da, Web 2.0 kontzeptuaren autore bat da eta Perl hizkuntzaren garapenean parte hartu du. O´Really hasiera batean literatura gustokoa zuen eta 1975. urtean Harvard unibertsitatean literatura klasikoan lizentziatu zen . Hala ere laister informatikako liburuaz eta informatikaz interesatzen hasi zen. Gaur egun liburu ugari idatzi ditu eta guztiak bere argitaletxea argitaratu ditu.
O´Really bere bizitzan zehar informatikarekin zerikusia duten hainbat ekarpen garrantzitsu burutu ditu: 1992an The Whole Internet User's Guide & Catalog liburua argitaratu zuen(liburu hau interneti buruzko lehenengo liburu dibulgatiboa izan zen). 1993an interneteko lehenengo portala sortu zuen, Global Network Navigator, geroago AOL-ean bihurtuko zena. 2000. urtean Safari Books Online sortu zuen, hau interneten liburuak saltzeko lehen lekua izan zen. Bukatzeko, 2004. urtean Web 2.0 kontzeptua publikoki aurkezten zen konferentzia batean parte hartu zuen.