lunes, 2 de marzo de 2009

Tim O´Really

Tim O'Really Irlandan jaio zen 1954an. Pertsona hau O´Really Mediaren (argitaletxearen) sortzailea eta presidentea da. Bera software askearen bultzatzaile nagusietariko bat da, Web 2.0 kontzeptuaren autore bat da eta Perl hizkuntzaren garapenean parte hartu du. O´Really hasiera batean literatura gustokoa zuen eta 1975. urtean Harvard unibertsitatean literatura klasikoan lizentziatu zen . Hala ere laister informatikako liburuaz eta informatikaz interesatzen hasi zen. Gaur egun liburu ugari idatzi ditu eta guztiak bere argitaletxea argitaratu ditu.
O´Really bere bizitzan zehar informatikarekin zerikusia duten hainbat ekarpen garrantzitsu burutu ditu: 1992an The Whole Internet User's Guide & Catalog liburua argitaratu zuen(liburu hau interneti buruzko lehenengo liburu dibulgatiboa izan zen). 1993an interneteko lehenengo portala sortu zuen, Global Network Navigator, geroago AOL-ean bihurtuko zena. 2000. urtean Safari Books Online sortu zuen, hau interneten liburuak saltzeko lehen lekua izan zen. Bukatzeko, 2004. urtean Web 2.0 kontzeptua publikoki aurkezten zen konferentzia batean parte hartu zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario