miércoles, 11 de marzo de 2009

Teknologia berriak haur hezkuntzan



Gaur egun hezkuntza arloan zaila da teknologia berriekin topo ez egitea. Errealitate hau, egia da baita haur hezkuntzan ere.

Egia esan, teknologia berriak eta ordenagailuak erabiltzea ez da moda kontua edo bihar desagertuko den jarduera. Irakas-praktikak erakutsi du teknologia berriak, bitarteko erabilgarriak direla zenbait unetan eta zenbait helburutarako. Adibidez nik praktikak hiru urteko gela batean burutu ditut eta esan dezaket haurrek txikitatik teknologia berriekin harreman zuzena daukatela, bideora joaten dira, kazeta eta cd-ak erabiltzen dituzte musika entzuteko, ordenagailuan jolasak egiten dituzte,... Hau da, nire ustez teknologi berriak gero eta gehiago erabiltzen dira haur hezkuntzan eta ez dut pentsatzen hori atzera egingo duenik. Nire ikuspuntutik ze o zer esateagatik: kasetarekin hasi ginen, bideoarekin jarraitu genuen,etb eta gaur egun ordenagailua ematen dizkigun posibilitatetik baliatzen ari gara. Esan nahi dudana gizartea teknologi berrien munduan aurrera doala bertan murgilduta dagoelako eta hezkuntza parean joan behar duela da. Modu honetan irakaskuntza esanguratsuagoa izango delako.

Gakoa teknika didaktiko berri hauek noiz eta nola erabilgarriak eta egokiak suertatzen diren jakitea da. Helburu honetarako hoberena esperientzietan oinarritzea eta hainbat liburuen bidez dokumentatzea da. Adibidez "Nuevas teknologias en educación infantil" liburuan informazio ugari eskuratu ahal dugu gai honi buruz.

Bukatzeko, ildo beretik jarraituz teknologi berriekin lotuta dagoen bideo bat aurkeztu nahi dizuet. Bideoaren izenburua "la tecnologia al servicio de la educación"da eta bertan teknologia berriak bai heziketa premia bereziak dituzten haurrak bai haur arruntak hezitzeko baliogarriak direla ikus dezakegu.



http://www.youtube.com/watch?v=Cr7xp1MUxu8

No hay comentarios:

Publicar un comentario